Gaztelekuko Tabernaren kudeaketa

2013/04/03

  Udalak ez du arazorik ikusten jarduera kultural batzuk egiten direnean taberna zabalik egoteko, baina Udalak ez kudeatzea adostu du. Horretarako, herrian interesatuta egon daitezkeen talde ezberdinei deia luzatzen die, osatuko den zerrendan zena emateko.

  Udalak protokolo batzuk zehaztuko ditu funtzionamendu egokirako, eta kontzertuak daudenean taldeek taberna kudeatu ahal izango dute, bertan eman daitezken irabaziak eskuratzeko. 

  Udalak deia luzatzen du, ekintzak daudenean, taberna kudeatzeko interesa izan dezakeen edozein arloko talde edo herri mugimenduri izena emateko, beti ere talde hauek irabazi asmorik gabeko taldeak izan beharko dira. Horretarako Gaztelekura zuzendu beharko dira (gaztelekua@oinati.net, 943 718 257 edota Gaztelekura bertaratuz).

Iturria: "Etxagonk"

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!