Oñatiko udala

Gaztelekuko Kuboa egunero irekiko da eta Gaztelekuko Topalekuko ordutegia luzatu egingo da.

2013/03/27

  Orain arte asteburu eta jai-egunetan soilik zabaltzen ziren gaztetxoentzako Kuboko ateak, baina Apirilaren 1etik aurrera egunero zabalduko da Gaztelekuko gune hau, astelehenetan ezik. Gogoratu, LH2 maila amaitzen duzuenetik, LH6 amaitu arte izango zaretela Kuboko erabiltzaile izateko adinean, eta bertan hainbat joku eta jolas (mahai jokuak, futbolina, ping-pong-a, hilero antolatzen den txapelketa, ...) izango dituzuela eskura.

  Modu honetan, Gaztelekuak egunero zabalduko ditu bere gune guztiak, herriko gazteen adin tarte guztientzat zerbitzua eskainiz. Dena den, zerbitzu hauen zabaltzeak ordutegietan aldaketa batzu eragingo ditu:

Topalekua

  • Astelehenetik ostegunera, eta domekak 17:00tik 20:00etara.
  • Ostiral, larunbat eta jai bezperak 17.00tik 20.30era.

Sotoa:

  • Astelehenetik ostiralera: 17:00tik 19:45era.
  • Zapatu, domeka eta jaiegunetan: 10:30etik 13:00ra eta 17:00tik  19:45era

Kuboa

  • Asteartetik ostiralera: 17.00etatik 19.45era
  • Zapatu, domeka eta jaiegunetan: 10.30etik 13.00ra eta 17.00tik 19.30era

Gazte Informazio puntua:

  • Asteartetik ostiralera 11:30etik 13:00ra.

Iturria: "Etxagonk"

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!