Gaztelekuan hiru komun berri egingo dira.

2013/07/10
Espazioa erabiltzaile berriei irekitzearen ondorioz sortu diren premiak osatu nahi dira.

  Gaztelekuak, adinaren arabera, erabiltzaile talde ezberdinak hartzen ditu espazio ezberdinetan. Sotoa, 7 urte bitarteko haur eta gurasoei egokitu zitzaien. Kuboa, 8-12 urte bitartekoentzat ireki zen, asteburutan lehenik eta astean zeharreko arratsaldeetan ondoren. Espazio honetan gaztetxoentzako jokoak eta jolasak egon badaude baina oinarrizkoa den komunik ez dago. Kuboko egutegi eta ordutegia zabaltzearen ondorioz erabiltzaileen kopurua ere igo da eta aipatu zerbitzu gabezia betetzea ezinbestekotzat jo da. Bi komun egingo dira.

  Gaztelekuko goiko solairuan ere halakoen beharra ikusi da eta lekua, egon badagoenez, informatika gelaren ondoan beste komun bat egitea erabaki du Gazteria batzordeak.

  Itziar Zelaia arkitektoari eskatu zaio hiru komun horiek egiteko proiektua. 

  Gaztelekua ez da uda partean ixten. Baina erabilera gutxitu egiten da, eguraldi ona lagun urtean zehar bertara doazen gazteak Usakora edo beste leku batzuetara joaten direlako edo oporretan Oñatitik kanpora daudelako. Udako opor garaia aprobetxatu nahi da Gaztelekuan hiru komun berri egiteko. Horrela, traba handirik eragin gabe egun dauden azpiegitura gabezia horiek osatuko dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!