Gaztelekuan ahaztuta utzi diren arropa eta materiala irailaren 12ra arte gordeko da

2018/09/05
Card image cap
Jasotzen ez dena dohaintzan emango da .

Asko dira Gaztelekuan pilatzen diren ahaztutako arropa, eskola material eta bestelakoak. Gaztetxoek ahaztuta uzten dituzte eta ez dira ez galdetzera ezta bila pasatzen ere. Pilatutako material gehiena arropa da: sudaderak, jertseak, jaka eta zamarrak nagusi dira baina bestelakoak ere badira. Bizikleta kaskoren bat eta eskola material ugari ere bada, zorroak, kuadernoak eta baita liburuak ere.

Pilatuaz doan materiala jasotzeko epe muga bat jarri dute Gaztelekuko arduradunek. Irailaren 12a izango da ahaztutako arropa edo bestelakoak erretiratzeko, jasotzeko azken eguna. Hortik aurrera, dohaintzan emango da, herrian lan egiten duten elkartasun talderen baten esku utziz.

Materiala jasotzeko epemugaren berri pasa den astean jakinarazi zuten Gaztelekuko arduradunek, instalazioak oporren ostean ireki bezain pronto. Eta materiala Topalekuan eta Kuboan ez ezik, familiek erabiltzen duten Sotoan ere jaso dela zehazten da oharrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!