Gaztelekua herrijorran prozesuko laugarren bilera astebetez aurreratu eta etzi izango da.

2012/07/09
Card image cap
Pasa den astean hasitako sormen fasea amaitzear dago.

  Aurreko saio horretan landa lana eta entzuketa fasea amaitu eta diagnostiko bat eginda sormen faseari hasiera eman zitzaion. Aurreko saioetan jaso ziren ikuspuntu ezberdinak batzen zituen proposamena aurkeztu zen denon artean eztabaidatzeko helburuz. Iritzi ezberdinak plazaratu ziren eta zalantza asko ere bai.

  Eskema orokor bat aurkeztu zen gehiago landu eta zehazteko. Hori, aste honetara, etzira aurreratu den bileran egingo da.

  Ardura eta zeregin ezberdinak izango dituzten taldeak osatuko dira, proposamenak nola antolatu, diru kontuak, komunikazioa edota funtzionamendua nola eraman erabakitzeko, barraren kudeaketa nola egin edo zein maiztasunez elkartu zehazteko.

  Astebeteko epea eman da aipatu puntu horiek eta beste batzuk apur bat hausnartzeko eta prozesua gehiago luzatu gabe, etzi bilera berria egingo da guztia gorpuzten joateko.

  Zehazteke dauden arlo eta puntu guztiak finkatu eta erabakitzen badira, datorren laugarren bilera hori Gaztelekua herrijorran prozesua osatuta geratuko da, bestela, beste bileraren bat edo bi, behar direnak, egingo dira.

  Hasiera batetan, hilaren 18rako zehaztu zen bilera astebetez aurreratzea erabaki zen pasa den astean eta hala egingo da. Hitzordu berria beraz, etzi, uztailaren 11an, arratsaldeko 7etan gaztelekuan bertan egin da.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!