Gaurtik aurrera Kale Zaharra (kurtzetxo paretik)-Lizaur kalean errail bat trafikorako itxi egingo da eta bestean aparkatzea debekatuko da.

2014/05/05
Neurriak, behin behineko izaera dauka, inguruan, ur eta saneamendu hoditeriak berritzeko lanek irauten duten bitartean (hilabete eta erdi inguru).

  Orain arte egin diren hodi aldaketak kalearen eskumaldetik egin dira baina astelehenean ezkerraldeko espaloia apurtuz egingo dira (kurtzetxoko parean hasi, kale zaharrak Lizaur kalearekin bat egiten duen tarteraino eta Lizaur kalean jarraituz, Energia Portatil pareraino, gutxi gora behera). Lan hauek eragin dexentekoa izango dute trafikoan. Udaltzaingotik jakinarazi zaigunez honela moldatuko da:

      • Ezkerraldeko erreila guztiz babestuta geldituko da (obrakoek hesiak jarriko dituzte) eta bertan eskabadora eta dunperra ibiliko dira lanak egiten. Ezkerreko erreil guztia okupatuta egongo denez, norabide bietako trafikoa beste erreiletik bideratuko da eta hortarako eskumaldeko aparkaleku guztiak kenduko dira. Trafiko alternatiboa semaforoekin bideratuko da.
      • Ezkerraldeko erreil horretan dauden atez ateko exekitokiak eta beira edukontzia lekuz aldatuko dira; zintzilikaixoak ermita altuerara eramango dira eta beira edukontzia Ibarra Zelai kale sarrerara.
      • Obrak hilabete eta erdi inguru iraungo du.


Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!