Gaur ireki dira Zubikoa kiroldegiko igerileku berriak

2021/02/05
Igeri egitera joateko txanda eskatu behar da

  Hamahiru hilabeteko berritze lanen ostean, gaur ireki dira Zubikoa kiroldegiko igerileku berriak. Oraingoz, kiroldegiko bazkideek eta Aloña Mendiko igerilariek bakarrik erabili ahal izango dituzte, eta horretarako txanda eskatu beharko da https://zubikoakiroldegia.oñati.eus helbidean edo kiroldegira deituta (943 716 375).

  Ordubeteko txandak hartu ahal izango dira, eta piszina handiko 9 kaleetako bakoitzean bi pertsona ibili ahal izango dira, gehienez, aldiro. Hiru egunean behin erreserba bakarra egin ahal izango da, baina, egunean bertan ere egin hartu ahal izango da txanda, plaza librerik baldin badago. Uretan sartzeko txandak orduerdika emango dira, aldageletan ahalik eta jende gutxien pilatze aldera. Igerileku txikian lau kale bereiziko dira, eta kale bakoitza unitate familiar batek erabili ahal izango du. Familia-buruak egin beharko du erreserba. Uneoro bi metroko distantzia mantentzea eskatzen da, eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da, dutxatzeko garaian eta igeri egitean izan ezik. Aldageletan erabilgai daudela adierazitako eserlekuak eta dutxak soilik erabili behar dira, eta arropak takiletan sartu beharko dira.

  Astegunetan 07:30etatik 21:00etara egongo dira zabalik igerilekuak, larunbatetan 9:00-13:30 eta 15:00-19:00, eta igande eta jai egunetan 9:00-13:00.

Iturria: Udal komunikabideen boletina