Gaur egingo du udalbatza berriak lehen osoko bilkura

2011/07/07
Ezohiko osoko bilkura izango da eta udalaren funtzionamenduarekin lotutako erabakiak hartuko dituzte. 19:00etan da.

Udalaren antolaketari begira hartu beharreko erabakiak hartuko ditu udalbatzak gaurko ezohiko osoko bilkuran. Hartuko dituen erabakien artean daude:

  • Udal taldeen eraketa eta beraien bozeramaileen berri ematea
  • Osoko bilkuren aldizkotasuna onartzea
  • Batzorde informatzaile iraunkorrak eratzea
  • Udalak erakundeetan izango dituen ordezkarien berri ematea
  • Alkateari, zinegotziei eta alderdiei ordainduko zaiena adostea

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!