Gaur amaitzen da Udalak aldi baterako kontratatuko dituen bi administrari eta artxibo laguntzaile lanpostuetara aurkezteko epea

2017/01/20
Card image cap
Kontratazioak Lanbideren bitartez egingo dira

  Interesa duenak, izena, lanbideren web atarira sartuta eman behar du (www.lanbide.eus).

  Udalak egingo dituen kontratuak hiru hilabeterako eta jardun osokoak izango dira. Hiru lanpostuetako bi, administrari bat eta artxibo laguntzailea langabezian dauden herriko emakumeei gordeko zaizkie. Bi administrariak udaleko Gizarte Zerbitzuetan eta Gazteria departamentuan arituko dira. Aldi baterako lanpostu hauetara aurkeztu ahal izateko baldintzak hiru dira oinarrian: Oñatin erroldatuta egotea, batxilergoa, Lanbide Heziketa-2 edo pareko titulazioa edukitzea, eta 3. hizkuntza eskakizun maila izatea. 

  Gaur goizean, 18 lagunek izena emana zuten jada baina horretarako epea gauerdian beteko da. Hautagaien lehenengo zerrenda Lanbidek osatuko du eskatutako baldintzak betetzen dituztenekin. Zerrenda hori udal arduradunei pasako zaie azken hautaketa teknikariek egin dezaten. Hautagaiekin elkarrizketak egingo dituzte eta antzerako lanetan izan duten esperientzia baloratuko zaie. Asmoa, bi administrariak eta artxibo laguntzailea otsailaren 1ean lanean hastea da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!