Oñatiko udala

Garabia desmuntatu eta muntatzeko, trafiko mozketak izango dira bihar herriko bi gune eta ordu tarte ezberdinetan

2016/06/16
Card image cap
Unibertsitate etorbidean, goizean, eta San Juan kalean, arratsaldean

  Parrokiako teilatua konpontzeko lanak amaituta, bertan erabili den garabia desmuntatu egingo da bihar goizean. Ez da ordea, erabat jasoko, Santa Ana eraikinaren ondoan muntatuko baita. Santa Anako teilatua ere konpondu egin behar da eta horretarako, garabiaren oinarria jada egokitu da. Ugarte eraikuntza enpresak egingo ditu bi lanok, eta horregatik, garabia batetik kendu eta bestean muntatuko du.

  Bihar egingo diren garabi desmuntatze  eta muntatze lanen ondorioz, trafikoa, hainbat leku eta ordu tartetan moztuko da. Goizeko 08:00tarako jada, Parrokia ondoko garabiaren desmuntatze lanak hasiko dira. Horretarako, Unibertsitate Etorbidea moztu egingo da, Aita Madina kalea eta Kale Zaharrerako sarreren tartean. Ondorioz, Postetxetik Txaketuarantz doazen ibilgailuak, Aita Madinatik bideratuko dira.  Bakardadeko Ama kaletik behera Txaketuarantz doazenak berriz, Txaketua parean topatuko dute bidea moztuta. Zamalanetarako Kale Zaharreko piboteak zabalik dauden bitartean autoek Kale Zaharretik barrena joan ahal izango dute baina 12:00etatik aurrea, Portu kalerantz desbideratu behako dute, halabeharrez.

  Garabi zatiak desmuntatu ahalaz, Zubikoa kiroldegi aurrealdera eramango dira. Beraz, kiroldegi aurreko aparkalekuak guztiz itxita, erabili ezinda mantenduko dira bihar goizean goizetik. Behin garabi zati guztiak bertan dituztela, Unibertsitate Etorbidea libre geldituko da, trafikorako ireki egingo da. San Juan kalea berriz, trafikorako moztu egingo da, garabia, Santa Ana ondoan muntatzeko. Moztuko den errepide zatia, anbulatorio ondoko errotondatik kiroldegi ondoko errotonda bitartekoa izango da. Baina eguneko bigarren trafiko mozketa hau, 14:00tatik aurrera izango da Udaltzain-buruak adierazi digunez. San Juan kalea, muntatze lanak amaitu orduko irekiko da berriro.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!