Ganbara Txiki eta Oñatiko Ganbara Abesbatzak bazkide kanpaina kalera aterako dute larunbatean

2015/12/30
Informazioa jaso eta bazkide edo lagun egiteko aukera izango da plazan jarriko den mahaian

  Ganbara proiektuaren babesle egiteko aukera urte osoan badago ere, larunbatean, kaptazio kanpaina berezia egingo da plazan informazio mahaia jarriz.

  Egin dezagun kultura elkarrekin ekimena orain bizpahiru urte jarri zuen martxan Ganbara abesbatzak. Jarraitzaileei, urtean diru aportazio baten truke, abesbatzako bazkide edo lagun izateko aukera ematen zaie. Horrela, kontzertuetarako sarrera eta deskontuak eskuratzeaz gain, taldearen boletin eta aldizkaria jaso eta hainbat abantaila lortzen dira. Informazioa eman eta bazkide edo lagun egiteko aukera eskainiz, mahaia jarriko da larunbatean,11.00etatik 13.00era plazan. Larunbatean bertaratu ezin duenak, informazioa, www.ganbara.org atarian eskuragarri du.

  Oñatiko Ganbara Abesbatzak eta Ganbara Txikik hainbat egitasmo dituzte urte berrirako:  Brhams-en REQUIEMa, Benito Lertxundiren melodiak bilduz osatuko den bazkideen kontzertua eta Kantua Kalean besteak beste. Aipagarria da 2016ko agenda irekiz, urtarrilaren 31an ARGIAREN HOTSA ikuskizuna eskainiko dutela Mikel Goiaingeruaren Parrokian. Argia, musika eta poesia uztartuko dituen emanaldi berezia izango da. Koloretako argiak erabilizi, Parrokiako pareta ilunak irudimenaren horma bihurtuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Ganbara Txiki Abesbatza