Gabonetako eskaparate lehiaketa sistema digitaletara zabalduko da aurten eta sari guztiak Txantxitan emango dira.

2014/11/04
Hautaketan parte hartzen duten herritarren artean zozkatzen den saria ere aldatu da, 200 Txantxikoa izango da.

  Udalak, Txanda elkartearen laguntzarekin antolatu duen VII. ESKAPARATE  LEHIAKETArako oinarriak gertu daude. Bi aldaketa nagusi egin dira: promozio eta salmentarako erabiltzen diren sistema digitalak kontutan hartu eta lehen aldiz sarituko dira eta sari guztiak, herritar boto-emailearena barne, txantxitan emango dira, aipatu bezala.

  Aurten ere, 7 sari banatuko dira baina hiru epai mahai edo izango dira. Gipuzkoako Merkatal ganbara eta dekorazio arloko profesionalez osatutako epai mahaiak ohiko bost sariak emango ditu, seigarrena, herritarrek hautatutakoa izango da eta lehena ipatu bezala, eskaparate birtual onena ere emango du hartarako propio izendatu den adituen epaimahai berezi batek. Honek, merkatarien web orria, sare sozialak, QR aplikazioak eta bestelako digital baliabideak baloratuko ditu. Epaimahai honek zehaztu du jada erabiliko duen baremoa. Baina 500 Txantxiko sari berezi hau eskuratu ahal izateko dendariek beraiek adierazi beharko dute promoziorako zein euskarri digital erabiltzen dituzten. Hori, lehiaketan parte hartzeko izen emate orrian azaldu beharko dute, baldin eta, sari berezia eskuratu nahi badute.

  Xehetasun horiek guztiak azalduz eta VII. Eskaparate lehiaketaren oinarriak adieraziz, herriko dendari guztiei parte hartzeko gonbidapen gutunak bidaliko zaizkie astean zehar.

  Parte hartzeko, izena, abenduaren 3ra arte eman ahal izango da. Izen-emate orria bete eta udaletxean, turismo bulegoan edo sozioekonomia departamenduan, Bidebarrieta kalean, utzi beharko da.

  Behin izena emanda, erakusleihoak, abenduaren 7rako apainduta, muntatuta egon beharko du, eta halaxe mantendu beharko da, gutxienez, abenduaren 31ra arte. Erakusleihoan, noski, denda edo zerbitzuaren ohiko produktuak jarri beharko dira.

  Sari banaketa ekitaldia berriz, abenduaren 20an, eguerdiko 13:30ean egingo da udaletxeko pleno aretoan.

  Botoa emanez, parte hartu nahi duten herritarrek berriz, abenduaren 18ra arteko epea izango dute gustukoen duten erakusleihoa hautatzeko. Eta horrek, 200 txantxiko saria eskuratzeko aukera emango die.

  Dendarien artean berriz, 7 sari banatuko dira esan bezala. Guztira, 4.500 txantxi.

Iturria: Oñati irratia