Fortuna handien gaineko zerga bertan behera uztearen kontrako mozioa onartu zen azken Osoko Bilkuran

2018/06/07
EH Bilduren boto babesa soilik jaso zuen taldeak aurkeztutako idatziak

  Gaia Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu zela dio EH Bilduren izenean alkateak irakurri zuen mozioak. Gipuzkoako aberatsenek, bataz beste, 408 mila euro gutxiago ordainduko ei dute urtero, hau da, Foru Ogasunak 15 milioi eta erdi euro gutxiago jasoko omen ditu urtero. Aldi berean, Gipuzkoako aldundiak mendekotasuna dute pertsonen zaintzagatik ematen diren laguntzak murriztu egin direla aipatzen du EH Bilduren mozio idatziak.

  5 puntuko idatzia da eta aipatu bi gaiei egiten die erreferentzia. Lehenik zehazten du Oñatiko udalak ez duela zerga erreforma hau babesten eta ondorioz, ez duela bat egiten Gipuzkoako aberatsenei zergak jaisteko erabakiarekin. Fortuna Handien gaineko Zerga bere horretan mantentzea eskatzen du, zerga hau, beste askorekin batera, aberastasunaren banaketa solidario eta justua egiteko tresna egokia dela iritzita. Eta aberatsen mesedetan ezarri den zerga ezkutua edo escudo fiskal delakoa ere udalak ez duela babesten eransten da. Aldi berean, mendekotasuna duten familiek jasotzen dituzten diru laguntzetan murrizketarik ez egitea eskatzen dio udalak aldundiari. Amaitzeko, mozioa Diputazioari eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako mahaiko lehendakariari helaraztea ere erabaki zuen udalak azken Osoko Bilkuran.

  EAJk mozioaren kontra bozkatu zuen eta EH Bilduk alde. Ondorioz, mozioa gehiengoz aurrera atera zen.

Iturria: Oñati Irratia