Fiskalitateaz, lan kontratuez eta gai juridikoez oinarrizko tailerra egingo da astelehenean

2019/02/22
Ekintzailetasuna sustatzeko programaren baitan antolatu da

  Ekintzailetasuna sustatzeko helburuz udalak eta Enpresagintza fakultateak sustatzen duten Elkarrekin Ekin programaren baitan antolatu da Bete betean asmatu nahi duzu? izeneko tailerra. Ekintzaile, autonomo, profesional, mikroenpresa eta interesa duten guztiei zuzendutako tailerra astelehenean egingo da Enpresagintza fakultatean, 14:00tatik 17:00tara. Gai juridikoak, fiskalitatea eta kontratuak jorratuko dira, gai hauei buruzko oinarrizko ezagutzak lortze aldera.

  Elkarrekin Ekin egitasmoari dagokion aholkularitza tailerra doan da baina aurrez izena ematea eskatzen da. Informazio gehiagorako eta izena emateko udaleko enplegu zerbitzuko arduradunarekin harremanetan jarri behar da,  943 003 198 telefonora deituz edo mezua enplegu@onati.eus helbidera bidaliz.

Iturria: Oñati Irratia