Fermin Etxegoienek Lauaxeta ikus-entzunezkoen saria jaso du

2019/12/03
Card image cap
Euskaltzaindiaren historia biltzen duen lana saritu du Bizkaiko Foru Aldundiak

  Hamabosgarren aldiz, Lauaxeta sariak banatu zituen atzo Bizkaiko Foru Aldundiak. EraMiak administrazioan hizkuntza normalizatzeko programari eman zion 2019ko Lauaxeta Ohorezko Saria, lan-munduan euskara sustatzeko eginiko lanagatik. Poesia-kategorian, Pello Otxoteko eta Iñigo Astiz izan ziren saridunak, eta, ikus-entzunezkoetan, Fermin Etxegoien oñatiarra.

  Fermin Etxegoienek ikus-entzunezkoen Lauaxeta saria jaso du  Euskaltzaindia: Egunak eta lanak izeneko lanagatik. Euskaltzaindiaren iraganeko, oraingo eta etorkizuneko lana erakusten du dokumentalak eta euskara batua azaltzen du euskal identitatea eraikitzeko funtsezko alderdi gisa. Lanean, Bernardo Atxagaren sentsibilitatea eta umore onaren erabilera uztartzen dira. Epai mahaiak aho batez erabaki zuen saria Fermin Etxegoieni ematea.

  Poesian, 35 urtetik beherako nahiz gorakoen kategoriak berezitu dira Lauaxeta sarietan. Iñigo Astizek 35 urtetik beherakoentzako poesia saria irabazi du, Analfabetoa poema bildumarekin. Eta 35 urtetik gorakoentzako kategorian, Itsas Bizimina lanarekin, Pello Otxotekorentzat izan da saria.

  Sari hauen bidez, Esteban Urkiaga Lauaxeta, poeta ekartzen da gogora, eta euskararen normalizazioa eta euskal kultura sustatzen ahalegin berezia egiten duten pertsonei, kolektiboei eta erakunde publikoei egiten zaie aitorpena.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!