Oñatiko udala

Familian bisita bereziak egiteko aukera zabala antolatu da Gabonetarako

2020/12/22
Card image cap
Sancti Spiritus unibertsitatea argiztapen bereziz ikusi ahal izango da bihar eta larunbatean

  Bikotean, familian edo talde txikitan egiteko moduko bisita aukera zabala egongo da Oñatin, datozen egunotan, turismo bulegoak, Arrikrutzeko kobak nahiz txokolateixak antolatuta.

  Azken urteotan bezala aurten ere Sancti Spiritus Unibertsitatea argiztapen bereziz ikusi ahal izango da, bihar eta larunbatean. Kandelak, 17:00tatik 18:30tara piztuko dira bihar eta larunbatean, pitin bat gehiago, 17:00tatik 19:00tara. Ekintza doakoa izango da baina aurrez turismo bulegoan erreserba egin behar da. Turismo bulegoak berak antolatuta,  abenduaren 26 eta 27an, eta urtarrilaren 2 eta 3an Oñati familian bisita egin ahal izango da. Larunbat honetan, 16:00tan eta gainontzeko hiru egunetan, 12:30tan. Taldeak 5 pertsonakoak izango dira, gehienez.

  Datozen bi asteburutan baita ere, Arrikrutzen familiei zuzenduta Ilunpeko altxorrak bisita egingo da, 10:00tan. Kasu guztietan izena aurrez eman behar da.

  Txokolateixan berriz, abenduaren 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an bisitak egin ahal izango dira, arratsaldez. Kasu honetan ere erreserba egitea ezinbestekoa izango da.

  Arantzazuko turismo bulegoak ere hainbat bisita aukera eskaintzen ditu erreserbapean. Asteburuetan esaterako, euskal artisten lanak bisita egiten dute 10:30tan eta 12:30tan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!