Euskarazko disko onenaren saria jaso du Ruper Ordorikak "Bakarka" lanarengatik

2019/03/14
Card image cap
MIN sarien banaketa egin zen atzo Madrilen

  Espainia mailan antolatzen diren MIN Premios de la Musica Independiente sarien baitan euskarazko disko onenaren Etxepare saria jaso du Ruper Ordorika-k, iaz argitara zuen Bakarka lanarengatik.

  Madrilgo Circo Price antzokian banatu ziren sariak atzo iluntzean, eta Ordorika bertan izan zen garaikurra jasotzeko. Hain zuzen ere, atzo goizean Madrilgo Universidad Complutensen kontzertua eman zuen eta bihar Círculo de Bellas Artes aretoan joko baitu oñatiarrak.

  Bost hautagai zeuden guztira euskarazko disko onenaren saria jasotzeko: Ruper Ordorikaren Bakarka, Broken Brothers Bras Band-en Txertaketa, Gatiburen Azken indioak, Izaki Gardenak talderen Dena oskol eta Revolta Permanenten Ultravioleta.

  Morgan taldea izan da sarituena aurtengo MIN sarietan, bost garaikur jaso baititzituen atzo: rock diskorik onena, zuzenekorik onena, ekoizpenik onena, artistarik onena eta urteko albumik onena.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!