Euskararen kriseilua ekimena festa giroan amaituko da bihar

2019/04/03
Card image cap
Parte hartu duten haur eta familia guztiak Gaztelekura gonbidatzen dira

  Euskararen Kriseilua ekimena hiru hilabetez gauzatu da herrian. Udaleko Hezkuntza departamentuak Euskaltzaleen Topagunearekin batera antolatu zuen,  herriko hiru ikastetxeekin elkarlanean. Hala, 209 etxetan izan da Kriseilua, etxetik etxera, txandaka eramanez ibili baita. Euskararen hizkuntza erabileraren inguruko kontzientzia landu eta erabilera hori sustatzea helburu duen ekimena da Euskararen kriseilua.

  Haurrek eta familiek izan duten parte-hartze eta konpromisoa jai giroan ospatu da bihar, ekitaldi xume bat eginez Gaztelekuan. Ipuin kontalaria izango da, fotomatoia eta luntxa partaide guztientzat.

  Bihar Gaztelekuan 17:30tan hasiko den ospakizun ekitaldira hurbiltzeko gonbidapena egin zaie haur eta familia partaide guztiei. Gabonetatik hona elkarrekin egindako ariketa berezi hau, guztien artean ospatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!