Oñatiko udala

Euskal Presoak Euskal Herrira dioen pankarta jartzeagatik, udala salatu dute gobernu Ordezkaritzak eta Estatuko abokatuak.

2012/11/13
Auzia, Donostiako Kontentzioso administratibo epaitegiaren esku dago.

  Izan ere, gobernuko ordezkari-ordeak eta estatuko abokatuak zuzenean jo baitute gaia epaitegian salatzera. Aurrez ez zaio inolako errekerimendurik egin udalari aipatu parkarta kendu dezan eta zuzenean, errekurtso kontentziosoa tartejarri da udalaren aurka.

  Auzia esan bezala, Donostiako kontenzioso administratibo epaitegiaren esku dago. Bertatik, gaiari buruzko espedientea bidaltzea eskatu diote udal arduradunei. Eta pankarta jartzeko erabaki konkreturik hartu ez bada ere, idazkariak, iazko azaroaren 24an, Osoko Bilkuran gehiengo absolutuz onartu zuen mozio idatzia bidali dio. Presoen eskubideen inguruko mozioa izan zen hura. Bost puntuko idatzian, besteak beste, Euskal Preso Politikoen eskubideen errespetua eskatzen zen eta dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea. Aldi berean gaixotasun larriak dituzten presoak eta zigorra beteta dutenak aske uztea eskatzen zen.

  Aipatu mozioa oinarri duen espedientea Donostiako 2. Kontentzioso administratibo epaitegira igorri da eta aldi berean, prozeduran Oñatiko udala ordezkatuko duten abokatu eta prokuradorea izendatu dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!