Oñatiko udala

Euskadiko Polio Elkarteak aurkeztutako mozioa aho batez onartu zen azken Osoko Bilkuran

2016/12/27
Card image cap
Post-polio sindromea gaixotasun arraroen katalogoan sartu eta gaitasun ezaren eragile kontsideratu dadila eskatzen da

  Euskadiko Polio Elkarteak poliomilitisak jota izan ziren eta egun ondorio berantair edo post-polio sindromea jasaten ari diren lagunentzat sostengu mozioa aurkeztu zuen EH Bildu eta EAJren eskutik azken Osoko Bilkuran. Udalbatza osatzen duten bi taldeek aho batez onartu zuten.

  Mozio idatzian zehazten denez, Eusko Legebiltzarreko talde guztiek post-polio sindromeak jota daudenen arretarako ez legezko proposamenaren transazioko zuzenketa aurkeztu berri dute. Horren haritik, Oñatiko Udalak eskaera bana helaraziko dizkie Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Espainiako Gobernuari. Osasun Sailari, post-polio sindromea gaixotasun arraro gisa onartu eta hartarako katalogoan sar dezala eskatzen zaio. Espainiako Gobernuari berriz, post-polio sindromea, mintsu eta gaitasun ezaren eragile kontsidera dezala eskatzen zaio. Era berean, ezgaitasunen balorazio sistema/baremoan sartu dezala ere eskatzen zaio estatuko gobernuari.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!