Euskadi etorbidea trafikorako itxiko da bihar eta etzi, 9:00tatik 18:00tara

2020/03/04
Ibilgailuak Kurtzebide eta Maria Irizar kaleetatik desbideratuko dira

  Euskadi etorbidearen goialdea itxiko da ibilgailuen trafikorako, Euskadi etorbidea 11 eta 16 zenbakidun eraikinen arteko tartean. Ondorioz, Bidaurretako errotondatik doazen autoak Kurtzebide kalera desbideratuko dira eta Santa Marina plazatik doazenak Maria Irizar kalera, argazkian ikusi daitekenez. Euskadi etorbidearen behealdea trafikorako irekita mantenduko da, Maria Irizar kalearen paretik Santa Marina plazara bitarteko tartea, alegia. Errepidea bihar eta etzi itxiko da, 9:00tatik 18:00ak bitartean.

  Gipuzkoako urak enpresa Euskadi etorbidean egiten ari den lanen ondorioz itxiko da kalea trafikorako. Ur edangarriaren hoditeria aldatzen, berritzen ari dira. Lanak, errepidearen kontran baina espaloitik egin dira orain arte. Bihar berriz, errepidea zulatuko da, hodia alde batetik bestera eraman ahal izateko. Lanean dauden bitartean errepidea trafikorako itxita mantenduko da eta 18:00tatik aurrera, zangak txapaz estali eta irekiko da, ostiralean, goizeko 9:00tan berriro ixteko.

Iturria: Oñati Irratia