Oñatiko udala

EULEN enpresari esleitu zaio etxez etxeko laguntza zerbitzua

2016/06/28
Card image cap
Kontratua urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean

  Udaberrian izan den esleipen prozesuaren azken tramitea bete da, etxez etxeko zerbitzuaren kontratazioa formalizatu eta iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuz. Sei enpresa aurkeztu ziren etxez etxeko laguntza zerbitzua kontratatzeko lizitaziora. Kontratazio mahaiak, aurkeztutako txosten teknikoak eta eskaintza ekonomikoak baloratu ondoren, esleipena, EULEN enpresaren alde egitea proposatu zion Udalari.

  Sinatu den kontratuaren esleipen kopurua, 657.000 euro urteko da, hasieran zehaztu zen lizitazio aurrekontua baino 4.000 euro gutxiago. Hori, urtean 30.000 lan ordu egingo direla aurre ikusiz kalkulatu da. Lan egunen orduko prezioa, 21,90 euro izango da eta jai egunetan, 24,50 euro. Kopuru horiei BEZa batu behar zaie. 

  Eulen enpresa arduratzen da gaur egun ere, etxez etxeko laguntza zerbitzuaz Oñatin. Egun indarrean dagoen kontratua, urte amaieran betetzen da baina hortik aurrera, orain formalizatu den kontratu berria sartuko da indarrean. Hasiera batetan bi urterako kontratua sinatu da baina beste bi urtez luzatzeko aukera jaso zen deialdian.

  Etxez etxeko laguntza zerbitzua ezintasun maila ezberdina duten pertsonei eskaintzen zaie, etxeko garbitasunetan, bazkaria prestatu edota jantzi eta beren burua txukuntzeko astean hainbat orduz eskaintzen den laguntza zerbitzua. Helburua, zerbitzuaren onuradun direnen autonomia maila mantentzea da, etxean bizi direla, behar duten laguntza eskainiz. Gaur egun, 70en bat herritar, familia dira etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenak. Horretan lanean berriz, 34 lagun ari dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!