Etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidean aurrera egitea eskatuz manifestazio jendetsua egin zen larunbatean

2021/01/11
Card image cap
Presoen eskubideen alde 900 bat oñatiar bildu ziren Eltziatik plazarainoko ibilbidean

  Hori da antolatzaileek, Oñatiko SAREk, eman zuen partaide kopurua, 900 lagun inguru. Modu ordenatuan, distantziak gordez eta elurretan egin zuten Eltziatik Foruen enparantzara bitarteko bidea, presoak Euskal Herrira oihukatuz, tarteka. Belaunaldi eta pentsakera politiko ezberdineko oñatiarrek bat egin zuten SAREk herririk herri deitutako presoen eskubideen aldeko mobilizazioan.

  Osasun egoerak hala eraginda urtarrilean Bilbon egin ohi den manifestazio nagusia herrikako mobilizazioez ordezkatu zen larunbatean baina guztietan mezu eta irakurgai berbera zabaldu zen. Sei eskaera zehatz egin ziren: euskal presoen euskalherriratzea eta urruntze-politikarekin amaitzea; preso guztiei gradu-progresioa ahalbideratzea; larriki gaixo dauden presoak etxera ekartzea; adinez nagusiak diren presoen etxeratzea; motxiladun haurrek gurasoekin bizitzeko duten eskubidea errespetatzea eta kontuan hartzea Fantzian betetako zigor urteak Espainian ezarritako zigorrean. Sei eskabide horiek lehenbailehen gauzatu daitezen lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen SAREk plazan bildutako herritarren aurrean eta norabide horretan bidelagun izatea eskatu eta eskertu zuen.

  Amaieran, bildutakoek sakeleko telefonoen argiak ixutu eta etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea sinbolikoki argiztatu zuten herriko plazan irudi berezia sortuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!