Oñatiko udala

Errege Magoen kabalgata Bidaurretatik abiatuko da 17.30tan

2016/01/05
Card image cap
Txanda dendarien elkarteak hartu du kabalgata antolatzeko ardura

  Meltxor, Gaspar eta Baltasar ez dira bakarrik joango kabalgatan, 120ran bat danbor jole eta antortxa eramaile izango dituzte lagun.

  TXANDA dendarien elkarteak hartu du errege kabalgata antolatzeko ardura, horretarako, udalaren diru eta material laguntza izan duelarik. Kabalgata berreskuratuta, herria girotzea da elkartearen helburua.

  Errege Magoak San Martin egoitzara hurbilduko dira lehenik, bertako lagunak agurtzera. Ondoren, 17.30tan Bidaurretatik abiatuko dira. Etxaluze, Kale Barria, Kale Zaharra, Aita Madina eta plaza bitarteko ibilbidea egingo dute Errege Magoen lau orga edo karrozek. Hori baita aurtengo beste berritasuna, zaldiak utzita propio egin zaizkien karrozetan joango direla Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Bakoitza karroza batean joango da eta laugarrena, sorpresa izango da. Plazara 18.30tan iristea espero da eta Udaletxeko balkoitik ohiko agurra luzatu ondoren haurrak hartuko dituzte eta azken orduko beren eskaerak entzungo dituzte Areto Nagusian.

  Martiñola taldeak 25 urteko ibilbidearen ondoren, 2014an iragarri zuen ez zuela errege kabalgatarik antolatuko. Iaz ez zen halako ardurarik hartuko zuen talderik azaldu eta ez zen kabalgatarik egin. Haurrei harrera bai, ohikoa denez egin zuten. Aurten, Txanda elkartearen ekimenez, errege kabalgata berriro izango da Oñatin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!