Erosketa poltsa eramangarriak banatuko dira Herri Egunean eta zapatuko azoketan

2018/10/04
Card image cap
500 poltsa eskuratu dira bezeroen artean banatzeko

  Azoka biziberritzeko egitasmoaren baitan gauzatuko den lehenengo ekimena da. Azokarako asmatu den irudi berria daramaten erosketa poltsak gertatu dira eta bezeroen artean banatzen hasiko dira larunbatean. Berez, poltsak, larunbatetako azokara doazen herritarrei oparitzeko pentsatu dira, baina aste honetan ez da ohiko azokarik egingo eta Herri Eguna izaki, herriko hainbat ekoizlek postua jarriko dute unibertsitate inguruan. Horiek jada poltsak jaso dituzte eta bezeroen artean banatzen hasiko dira. Baina gehienak azoka gunean emango dira.

  Tela iluneko 500 poltsa egin dira. Erabili behar ez direnean bere baitan biltzen dira eta poltsikoan eraman daitezke. Erosketak eginda poltsa ireki eta azokako irudi koloretsu berria bistan geratzen da. Behin zabalduta erosketa poltsak dirua edo giltzak eramateko zorrotxo bat badauka. Bezeroei oparitzeko poltsa hauek ia1800 euroko aurrekontua izan dute.

  Azoka biziberritzeko egitasmoaren baitan, gunea musikaz girotu eta bestelako ekintza ludiko batzuk egitea pentsatu da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!