Erdigunean aparkaleku mugatuak egokitzeko parkimetroak hornitze eta instalazioa aztergai da Tokiko Gobernu Batzarrean

2016/10/20
Card image cap
Azaroan ospatuko diren Musikaegunak programazioaren berri ere emango da

  Atzeko kaleko egokitze lanek bultzada garrantzitsua izan dute aste honetan eta atzeratuta badoaz ere, egun gutxiren bueltan amaitzea espero da. Horri lotuta, erdigunean errotazioko aparkaleku  sistema berria jarriko da martxan. Aurrez dena den, errotazio eta bertakoentzat gordeko diren aparkaleku eta zonaldeak margotu behar dira eta autoa zein ordutan utzi dugun azalduko duten txartelak eskuratzeko parkimetroak jarriko dira. Halako bost instalatuko dira herri gunean. Baina parkimetroak hornitu eta instalatzearen gaiaren inguruko azken xehetasunak emango dira arratsaldeko bileran.

  Trafikoarekin edo mugikortasunarekin erlazionatuta, bestalde, trafiko dentsitatea neurtzeko proposamenaren berri ere emango zaie gobernu taldeko kideei eta Trauti Hesirik Gabe taldeak igorritako idatziaren berri ere bai.

  35 gaiko lan zerrendan aipagarria da bestalde, Kultura Departamentuaren eskutik aurkeztuko diren hiru gaiak. Musika Eskolari urteko diru laguntzaren erdia ordaintzea proposatuko da eta Kultur etxeko bilera gelen birmoldaketa egitea. Azaroan zehar eskainiko den Musikegunak programazioaren inguruko xehetasunak ere emango zaizkie gobernu taldeko kideei. Lehen maiatzean izaten zen Musikegunak eskaintza baina azken urteetan, udazkenera, azarora pasata dago. Zein musika kontzertu, zein aurrekontu... guztia azalduko da gaurko bileran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!