Oñatiko udala

Energetikoki eraginkorrak diren etxebizitzen proiektu bat garatzeko hitzarmena sinatu du udalak MCC, LKS eta MUrekin

2017/12/18
Card image cap
Zubillagako eskola zaharra froga-leku izango da

  Europako Komisioak finantzatzen duen Rennovates proiektuaren barruan, udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Mondragon Korporazioa, LKS eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin. Proiektu honen helburu orokorra da sistema berritzaileak, eraginkorrak eta ekonomikoak garatzea, etxebizitza bat eraberritzen denean jasangarritasun energetikoaren estandarrak bete ditzan. Alegia, energia kontsumoa gutxitzea. Eta hori praktikan jartzeko, Zubillagako maixuen etxebizitza izan zena berrituko dute. Alde batetik, fatxadari isolatzaile termikoa jarriko diote eta, bestalde, modulo energetiko bat jarriko dute, energia sortu eta kudeatuko duena.

  Zubillaga 38 zenbakidun eraikina egokitzeko lanak laster hasiko dira. Baina eraikina froga-leku moduan erabiliko da. Horrek esanahi du , lanak amaituta emaitzen jarraipena egingo dela.

  Udal jabegokoa den eraikinak bi etxebizitza sozial ditu goiko solairuan eta behean auzo erabilerarako lokalak. Zubillagan gauzatuko den egokitze proiektuak 120.000 euroko aurrekontua du. Udalak 50.000€ jarriko ditu eta eragile pribatuek 70.000€.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!