Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta azken Osoko Bilkuran aurkeztutako mozioa aho batez onartu zen.

2015/03/06
Martxoaren 8a aldarrikapen eta ospatzeko eguna dela azpimarratu zen.

  EH Bilduk aurkeztu zuen mozio idatzia jeltzaleek proposatutako beste bi puntuz osatu zen eta denon aldeko botoz onartu zen. Emakumeen Nazioarteko Egunean zer ospatu eta zer aldarrikatu badagoela aipatzen da.

   Ekonomiaren oinarrian etxeko lanak eta zaintza lanak dauden arren, sistema kapitalistak hauek gutxietsi egiten dituela dio idatziak. Eta bai etxeko nahiz zaintza lanen ardura nagusiki emakumeei ezartzen zaiela kontuan izanda bakarrik ulertu daiteke emakumeek lan merkatuan duten leku marjinala eta esplotazio bikoitza. Horren haritik, zaintza lanak errekonozitu, sexuaren araberako lan banaketarekin bukatu eta bizitza duinak bizi ahal izateko aldarrikapena egiten da mozioan.

  Baina abortuaren kontrarreformaren mehatxuaren aurrean egindako borrokak erreforma gelditzea lortu dela ere gogorarazten da idaztian. Eta hori ospatu beharra dagoela azpimarratzen du.

  Indarkeria matxistari ere erreferentzia egiten zaio idatzian, sistema patriarkalaren adierazpide edo ondoriorik larriena dela salatuz.

  Guzti hori kontutan hartuta, emakume eta gizon askeen Euskal Herria eraikitzeko helburuz lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du udalbatzak bost puntu konkretu onartuz. Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta pasa den asteko Osoko Bilkuran aurkeztutako mozioa aho batez onartu zen.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!