Oñatiko udala

Eltzian espazio berriak prestatu eta egokitzeko lanak lizitaziora atera dira

2016/07/01
Card image cap
Ia 420.000 euroko aurrekontua duten lanak egiteko proposamenak uztailaren 26ra arte aurkeztu daitezke

  Izaskun Legaristi arkitektoak egindako proiektuan jasotako lanak dira esleipenera atera direnak. ETEO zaharreko lehenengo eta bigarren solairuetan egingo da aktuazio nagusia. Hala, lehenengo solairuan, Eltzia proiektuaren bihotza izango den topaleku zabala egokituko da, 230 metro karratuko espazio argitsua izango da. Egun sotoan dagoen taberna ere, lehenengo solairu honetan kokatuko da. Gorputz Eltziako taldeentzako aretoetan, zoru biguna jarriko da eta beste hainbat espazio multifuntzional egokituko dira. Beheko solairuan, egungo taberna dagoen inguruan ere, biltegiak egokituko dira.

  Lanek,419.564,35 euroko aurrekontua dute (BEZ kanpo). Esleipen prozesuan, lizitazio neurri hori merkatzea espero da, adjudikazio irizpidea, eskaintza ekonomikoa izango baita. Lanak, bestalde, 6 hilabeteko epean egin beharko dira. Lanek, Eltzekideei ahalik eta gutxien eragitea da asmoa. Horregatik, eta eraikineko hirugarren solairua ukituko ez denez, Eltzekideak bertan kokatuko dira obrak dirauen bitartean. Auzolanean egingo duten leku aldaketa hori prestatzen ari dira azken asteotan.

  Pasa den asteko Tokiko Gobernu Batzarrean onartu ziren Larraña auzoa 16 zenbakiko barne eraberritze lanen kontrataziorako baldintzak eta deialdia. Iragarkia berriz, Gipuzkoako aldizkari Ofizialean atzo argitaratu zen proposamenak egiteko epea zabalduz. Epe hori, uztailaren 26an, 14.00tan itxiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!