EH Bilgunea ostiral arratsaldero irekiko da

2018/05/10
Herritarren proposamenak, zalantza eta kezkak jasotzeko erreferentziazko leku bihurtu nahi da

  Ia hiru aste joan dira Kale Barriako 9an kokatu den EH Bilgunea inauguratu zela. Hainbat bilera eta hitzaldi bat ere egin dira bertan eta horiek gauzatzen ziren bitartean lokala zabalik egon da interesa zuen guztiarentzat. Baina urrats berria emango da bihar eta aurrerantzean,  ostiralero zabalduko da 18:00tatik 20:00tara.

  Lokal berria EH Bilduren proiektu politikoarekin identifikatzen diren  guztien topagune bihurtu nahi da. Eztabaida sustatu eta ezagutza kolektiboa eraikitzeko gune bihurtu nahi da, bertaratzen den bakoitzaren ekarpenetatik proiektu inklusiboagoa elikatu eta aberasteko helburuz. Horretarako, ekitaldi ezberdinak antolatzen jarraituko duten arren, lokala astean behin, gutxienez, zabalduko dute, herritarren proposamenak, zalantzak eta kezkak jasotzeko erreferentzia leku bihurtu asmoz.

  Kale Barriako 9an dagoen lokalak, Oñatiko EH Bilduren komunitatea saretzeko bitarteko berria izan nahi du. Aurrerantzean, eta bihartik hasita, EH Bilgunea ostiralero 18:00etatik 20:00etara irekiko da.

Iturria: Oñati Irratia