Domekan Garagaltzarako bidea moztu egingo da kanposantu parean

2015/12/18
Card image cap
Bidea, 9.00tan moztuko da

  Urrutxun jokatuko da Oñatiko  VI. ziklo krosa domeka goizean. Lehenengo proba 10.00tan hasiko bada ere, txirrindulariek berotu eta zirkuitoa ezagutu dezaten, inguruko errepideak 9.00tan itxiko dira. Garagaltzarako bidea kanposantu parean itxiko da. Ondorioz, Garagaltzako auzotarrek herrigunera edo errepide nagusira jaisteko Arregitik bueltan joan beharko dute eta Urrutxukoak berriz, Santipillaotik behera. Eguneko azken ziklo kros proba 13.00tan hasiko denez, errepidea, 14.00-14.30ak arte itxita mantenduko da.

  Domekan hauteskundeak daude eta botoa eman nahi duten Garagaltzako auzotarrek Txantxiku Ikastolan dute bozka mahaia. Baina bertara jaisteko, Arregitik bueltan edo Urrutxukoek Santipillaotik behera joan beharko dute, bai behintzat goizean, ohiko auzo bidea, kanposantu parean 9.00tan itxiko baita. 

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!