Doiketa txikia egin da Oñati eta Zumarraga arteko autobus zerbitzuan

2019/11/27
Card image cap
Olabarrietako irteera ordua 5 minutu aurreratu da Oñati-Zubillagarako norabidean

  Udanako bidea itxita dagoela-eta Oñati, Legazpi eta Zumarragako udalek propio antolatu zuten autobus zerbitzuan, ordutegi doiketa edo ajuste txikia egin da. Olabarrietako irteera ordua 5 minutu aurreratu da  Zumarraga eta Legazpitik datozen autobusetan. Izan ere, lanen bigarren faseari ekin zaio, Udanatik behera Olabarrietarainoko errepidea libre dago, eta autobusa lehenago iristen da. Ondorioz, lehenago irteten da Oñati eta Zubillagarantz.

  GI 2630 errepidean, Olabarrieta parean egiten ari diren egokitze lanek Udana itxiko zutela-eta,  Zumarraga-Oñati-Arrasate autobus zerbitzua eten zuen Lurraldebusek. Ordezko gisa, Arrasate-Oñati zerbitzua eta Zumarraga-Arrasate, Deskargatik barrena eskaintzen den zerbitzu zuzena, jarri ziren martxan. Baina Legazpi eta Oñatiko udalek lehenik eta Zumarragakoak, ondoren, hiru herri hauek mikrobus batez elkar lotzeko zerbitzua jarri zuten. Zumarraga-Legazpi-Oñati lineak sei zerbitzu betetzen ditu norabide bakoitzean, astelehenetik ostiralera. Oñatin, Olabarrietan ez ezik, Olakuan, Postetxe aurrealdean eta Zubillagan ere geratzen da autobusa. Atzotik jada, Olabarrietatik 5 minutu lehenago abiatzen da mikrobusa Zubillagarako norabidean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!