Deseskalatzearen lehen fasean egin daitezkeen eta ezin daitezkeenari buruzko gomendio gida osatu du Udalak

2020/05/14
Card image cap
Sare sozialen bidez zabaltzen ari da

  Zalantzak ugari dira herritarren artean. Fasez fase Madrilgo gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak ezberdinak dira batzuetan eta zer egin daitekeen eta zer ezin den ez daukagu argi. Zalantza horiek argitzeko asmoz gomendio gida osatu du Udalak.

  Irteera ordutegiak adinka berezituta, autoen erabilera, kirola eta aisialdia, ibilaldiak eta lagunen edo senitartekoen arteko bilerak ataletan laburbildu dira emandako gomendioak. Sare sozialen bidez atzo zabaldu zen gidak jarraipena izango du, fasez fase egokitu eta osatzeko helburuz abiatu baita.

  Kanpaina digitala da eta sare sozialak, udal webgunea eta WhatsAppa erabiliko dira zabaltzeko bitarteko gisa. Euskeraz eta gazteleraz osatu dira eta fasez aldatzen den bakoitzean gomendioak eguneratu eta  gida berria zabalduko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!