Debagoieneko Mankomunitateak hondakinen prebentziorako kanpaina egingo du urte akabera bitartean.

2012/06/29
Card image cap
Lehen ekintza, plazan kokatu den erakusketa ibiltaria da.

  Zaborrik hoberena sortzen ez dena dela gogoratuz, Mankomunitateak hondakinen prebentziorako kanpaina abian jarri du. Horretarako, informazioa zabaldu eta sentsibilizazio lana egingo da.

  Debagoieneko mankomunitateak 2000. urtean ekin zion hondakinak gaika jasotzeari. Urtez urte hala batutakoen kopurua handitzen joan den birziklatze-tasa %30aren inguruan geldituta dago. Beste bilketa eredu bat duten Antzuola edo Usurbilen esaterako, birziklatze tasa %80ra igo daitekeela erakutsi dute.

  Gaur martxan jarri den kanpainaren lehen fasea Oñatiko plazan muntatu den kale-erakusketa ibiltaria izango da. Gurean, datorren ostiralera arte izango den eraskusketa hau 12 dorrez osatzen da.

  Plazan bertan kokatu den erakusketa datorren ostiralera arte mantenduko da Oñatin. Gero, Bergarara eta eskualdeko gainontzeko herrietara eramango da.

  Hondakinen prebentziorako kanpaina honek helburu bikoitza du: Hondakinen tratamenduak zein kostu ekonomikoa duenaz informazioa zabaldu eta herritarrak konposta egitera animatu. Helburu horiek betetzeko bide ezberdinak jorratuko dira. Orain, herriz herri ibiliko den erakusketa egingo da eta irailetik aurrera, diptiko informatiboak etxe guztietara banatuko dira. Gainera, ikus-entzunezkoak emango dira eta sare bidezko zabalkundea ere egingo da. 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!