Debagoieneko erosketa bonoak izeneko kanpainan parte hartu nahi duten herriko dendariek, izena, astelehenetik aurrera eman behar dute udal bulegoetan.

2014/05/09
Bonoak berriz, maiatzaren 19an jarriko dira salgai.

  Debagoieneko erosketa bonoak, Mankomunitateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkar lanean gauzatuko duen promozio kanpaina berezia da. Eskualdeko txikizkako merkataritza sustatze aldera, 25 euroko balioa duten bonoak 20 euroren truke eskuratzeko aukera emango zaie debagoiendarrei. Bono hauek, kanpainara atxikitzen diren Debagoienako dendetan gastatu beharko dira.

  Kanpainan parte hartzeko interesa duten dendariek astelehenetik aurrera dute eskaera aurkezteko aukera. Eskaera orriak udal bulegoetan utzi behar dira, orri hauekin batera, jarduera ekonomikoaren epigrafearena giria ere aurkeztu behar dute. Baina xehetasunak, Mankomunitatetik bidali zaizkien jakinarazpenetan daude.

  Herritarrok berriz, hurrengo astelehenetik aurrera, maiatzaren 19tik aurrera izango dugu aipatu bonoak erosteko modua. Berez, Debagoienerako 2.000 bono kaleratuko dira eta Oñatira, horietatik 300 ekarriko dira. Bono horiek, udaletxean bertan salgai izango dira maiatzaren 19tik aurrera esan bezala, baina ordutegi jakinean, goizeko 10etatik 12etara eta arratsaldeko 3tatik 5etara. Herritar bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango du eta hori ziurtatzeko nortasun agiria erakutsi beharko da.

  Bonoek, esan bezala, berezko balioa baino merkeagoak izatearen berezitasuna dute. Erosi, 20 eurotan erosiko ditugulako baina horiekin, 25 euroko gastua egin ahal izango dugulako. 5 €ko diferentzia hori Mankomunitateak berak ordainduko du, kanpaina honetarako 10.000 € partida bideratu baitu. Baina bono hauek ezin izango ditugu berehalakoan erabili, kanpaina, ekainean gauzatuko baita.

  Astelehenetik aurrera, kanpainara atxikitzen diren denden izenak jasoko dira eta hori adierazten duten karteltxoak banatuko dira. Maiatzaren 19tik aurrea eta agortu arte, bonoak herritarren esku jarriko dira eta hauek erabili edo gastatu, ekainaren 1etik 30a bitartean erabili beharko dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!