Debagoienako Trikitixa Eguna hizpide izango da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2017/03/16
Lan zerrendan lau gai bakarrik jaso dira

  Arina izango da beraz, gobernu taldearen gaurko bilera.

  Urtero, herriz herri txandaka ospatu ohi den Debagoienako Trikitixa Eguna Oñatin izango da aurten. Zein egunetan egingo den eta udalaren aldetik zer nolako azpiegitura edo laguntza eskatu den jakinaraziko da arratsaldeko bileran. Jose de Azpiazu Musika Eskola eta Lizargarate Trikitizaleen Elkartea ari dira udaberrian gurean ospatuko den XIII. Debagoienako Trikitixa Eguna antolatzen.

  Musika kontuekin jarraituz, Gaztelekuko soinu eta argi mahaia eta proiektorea maneiatzeko ordenagailu eramangarri txiki bat eskuratzea edota ekipamendu eszeniko berria martxan jartzeko egokitzapenak ere aztertuko dira. Guztira, esan bezala, lau gaiko lan zerrenda osatu da gaurko bilerarako baina pentsatzekoa da, azken orduan, beste hainbat gai aurkeztu eta eztabaidatuko direla.    

Iturria: Oñati Irratia