Oñatiko udala

Datuak babesteko araudiaz bi tailer antolatu ditu Sozioekonomia departamentuak Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean

2018/10/19
Card image cap
Tailerrak urriaren 24 eta 25ean egingo dira, 14:00-16:00

  Datuak Babesteko Araudi Orokorrari buruz bi tailer antolatu ditu udaleko Sozioekonomia departamentuak. Lehenengo saioa urriaren 24an izango da eta datuen babeserako legearen ondorioak eta norbere negozioan araudia ezartzeko modua azalduko da bi orduko jardunean. Hurrengo egunean, urriak 25ean alegia, kontaktuen datuak biltzeko estrategiak eta MailChimp programak marketin tresna gisa duen erabilgarritasuna irakatsiko da. Bi tailerrak Olakuako dorrean izango dira,  14:00tatik 16:00tara.

  Datuen babeserako araudiaren inguruko tailer hau edozein sektoreko enpresetako arduradunei zuzenduta dago, baina ordutegia finkatzerakoan, herriko merkatariak izan dira bereziki gogoan. Tailerrak doan dira baina parte hartzeko izena ematea eskatzen da. Horretarako udaleko enplegu zerbitzuetara jo behar da: 943 003 198 telefono zenbakira deituta edo mezua enplegua@onati.eus helbidera bidalita. Izena, egun bakarreko saiorako edo bietarako eman daiteke. Tailerra, Gipuzkoako Bazkundeko adituek emango dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!