Datozen jai egunetan industrietako hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak egingo dira.

2014/07/23
Bolumen handiko etxe hondakinen bilketa ere aurreratu egiten da.

  Uztailaren 25 eta 31 jai egun direla eta, hondakinen bilketa zerbitzuan egokitze txiki batzuk egin dira. Aldaketak, dena den, industrietan egiten den bilketari dagozkio soilik, etxe partikular eta dendarien zerbitzua bere horretan mantenduko baita.

  Baina enpresetan bai, aldaketak izango dira bai uztailaren 25ean eta baita 31an ere. Ostiralean, hilaren 25ean, errefusa eta 31an organikoa jasotzea tokatzen zen eta ez da ez bat ez bestea batuko. Dena den, eta hondakinak pilatu ez daitezen, abuztuaren 1ean, errefusarekin batera organikoaren bilketa berezia egingo da industrialdeetan. Abuztuaren 1eko zerbitzu berezi horretaz baliatu nahi duten erabiltzeei, aurrez jakinaraztea eskatzen zaie. Hau da, 943.250145 telefonora deituta edo mezua, atezate@debagoiena.com helbidera bidalita jakinarazi beharko da. Bestela, mankomunitateak ez du ziurtatzen organikoa batuko denik. 

  Kartoi industrialari dagokionean ez da aldaketarik izango eta ohikoa denez ostiralean jasoko da, uztailaren 25a jai eguna izanagatik.

  Hori, industriei dagokienean.

  Bolumen handiko hondakinak atera asmo dituztenei ere, datorren asteko zerbitzua aurreratu egiten dela jakinarazten zaie. Berez, traste handien bilketa ostegunetan egiten da gurean eta ondorioz, uztailaren 31an egin beharko litzateke. Baina aurreratu egingo da eta asteartean, hilaren 29an egingo da. Kasu honetan ere, gogoratu, altzari edo bestelako hondakin handiren bat atera asmo dutenek aurrez abisua eman behar dutela, 943 711 938 telefonora deituta.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!