Datozen 10egunetan bi argi mozketa egingo dira San Lorentzon.

2012/04/11
Aste honetako eta datorreneko ostegunetik ostiralerako gauetan egingo dira, gaueko 12etatik goizeko 7etara. San Lorentzoko transformazio zentroa berritzeko lanak egin behar dira.

  OÑARGIk, jakinarazitako bi argi mozketen arrazoia bat eta berbera bada ere, eragina ezberdina izango da kasu bakoitzean.

  Hala, bihar gauean gauzatuko den lehenak, San Lorentzoko 1 eta 31 zenbakien arteko bebarruei eta argiteria publikoari eragingo die. Astebete beranduago gauzatuko den bigarrena berriz, zabalagoa izango da eta San Lorentzoko 1 eta 67 zenbakien arteko etxe gzutiei eta argiteria publikoari eragingo die.

  Bi kasuetan, argi kentzea, ostegunetik ostiralerako gauean, gauerditik goizeko 7etara luzatuko da.
San Lorentzoko transformazio zentroa berritzeko lanek eragindako argi mozketa gauez egitea erabaki da ahalik eta eragozpen txikiena sortze aldera. Jakinekoa da gauez, ilunetan, argi beharra handiagoa dela baina gauerditik aurrerako orduak, gehienok lotarako hartzen ditugula. Ondorioz, gaueko ordu txiki horietan argindar kontsumoak behera egiten du nabarmen. Halako premia handirik ez dela izaten aprobetxatu da ordu mozketa goizaldeko ordu horietan programatzeko.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!