Danborradako entseguak bihar hasiko dira.

2014/09/15
Card image cap
Batzorde berriak, danborradan parte hartu eta antolaketan laguntzeko deia egin du.

  Ohiturari jarraituz, irailaren 28ko gauean danbor eta barril hotsak entzungo dira herri guneko kaleetan zehar. Eratu berri den danborradako batzordeak halaxe agindu zuen ostiralean.

  Sukaldari, danborrero, kantinera, dantzari, txosna batzordeko konpainia eta ACESMAko talde berriak osatuko dute aurtengo danborrada.  Musika bandak eta trikitxarangak ere parte hartuko dute. Antolatzaileek aurreratu zutenez, azken bi urteetako danborradaren antzekoa izango da. Alde horretatik, parte hartzeko deialdi bikoitza egin zuten, jotzen irteteko edota antolakuntzan laguntzeko.

  Interesa duenari, entseguetara agertzea eskatzen zaio. Eta entseguak bihar bertan hasiko dira. Astearte eta ostegunetan arratsaldeko 8etan izango dira, hau da, hilaren 16-18, 23 eta 25ean arratsaldeko 8etan izango dira eta 21ean, domekan berriz, arratsaldeko 4 eta erdietan. Entseguak, Zubikoako pilotalekuan izango dira.

  14 urtez gorako edonork parte hartu dezake danborradan. Izena, hilaren 23ra arte eman ahal izango da entsegura joanda. Ekarpenen bat egin edo antolakuntzan lagundu asmo dutenek ere, batzordeko kideak Zubikoan  topatuko dituzte, entsegu egunetan baina arratsaldeko 7etatik aurrera.

  Antolakuntza talde berriak, aurreko batzordean lana eskertu zuen ostiral arratsaldean egin zuen aurkezpen-agerraldian.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!