Caritasekin akordioa lortuta, Bidebarrieta kaleko edukiontzi solidarioa berriro ireki da

2015/05/05
Card image cap
HERMANSOLOÑAk, material gehiago jaso ezinda, aldi baterako itxiko zuela iragarri zuen pasa den astean

  Baina itxiera lauzpabost egunekoa bakarrik izan da eta asteburu-zubiarekin bat egin du gainera. Bitarte horretan, Argentinarako elkartasun taldeak, Oñati eta Arrasateko Caritas taldeetako arduradunekin akordioa erdietsi baitu. Horren arabera, Oñatiko taldeek bideratu ezin duten arropa eta oinetakoak Arrasateko  Caritasek jasoko ditu. Hala, pasa den astearen hondarrean jada, HERMANSOLOÑAkoen lokalean zegoen material ugari Arrasatera eraman zen eta lekua eginda, lokal aurrealdeko edukiontzi zuria berriro ireki dute.

  Argentinarako elkartasun taldekoek, edukiontziaren kudeaketaz arduratzen jarraituko dute aurrerantzean, eta bertan utzitako materialaren lehen sailkapena egingo dute. Argentinara, Kubara edo Oñatiko Caritasera bideratu ezin dena, Arrasateko Caritasen esku utziko da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!