Bustinzuloko azpi-estazioan urteko azterketa abuztuaren 8an egingo da

2019/07/11
15:00etatik 19:00tara argindar etena izango da Oñati osoan

  OÑARGI enpresako arduradunak abuztua aprobetxatzen saiatzen dira halako errebisio eta konponketak egiteko. Askorentzat opor hilabetea den honetan, argindarra hiruzpalau orduz eteteak beste urte sasoi batean baino eragin txikiagoa duelakoan. Hala ere, eragina beti izaten du eta horregatik, dagokion oharra banatuko da datorren astean herriko etxe eta eraikinetara, jendeari abisua garaiz emateko asmoz. Oharrean, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da.

  Herri gune osoari eragingo dion argi mozte hau abuztuaren 8an gauzatuko da, 15:00etatik 19:00etara. Lau orduko eten hori aprobetxatuko da Bustinzuloko azpi-estazioan hobekuntza lanak egiteko, tentsio ertaineko lineatan kimaketak lanak eta behe tentsioko kuadroren baten mantenu lanak egiteko.

  Bustinzuloko instalaziotik irteten dira herria argindarrez hornitzen duten OÑARGIren linea guztiak. Urtero errebisio sakona egiten da ezustekorik gerta ez dadin. Ostegunarekin etorriko den abuztuaren 8an, 15:00etatik 19:00etara ez da argirik izango. Argi mozteak, OÑARGI, herriko argia duten guztiei eragingo die: herri guneari eta hainbat auzotako etxe eta baserriei.

Iturria: Oñati Irratia