Bustinzuloko azpi-estazioan urteko azterketa abuztuaren 10ean egingo da

2017/07/19
15:00etatik 19:00tara argindar etena izango da herri gunean

  OÑARGI enpresako arduradunak abuztua aprobetxatzen saiatzen dira halako errebisio eta konponketak egiteko. Askorentzat opor hilabetea den honetan, argindarra hiruzpalau orduz eteteak beste urte sasoi batean baino eragin txikiagoa duelakoan. Hala ere, eragina beti izaten dute eta horregatik, dagokion oharra banatuko da astean zehar herriko etxe eta eraikinetara, jendeari abisua garaiz emateko asmoz. Oharrean, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da.

  Herri gune osoari eragingo dion argi mozte hau abuztuaren 10ean gauzatuko da, 15:00etatik 19:00etara. Lau orduko eten hori aprobetxatuko da Bustinzuloko azpi-estazioan azterketa orokorra egiteko.

  Bustinzuloko instalaziotik irteten dira herria argindarrez hornitzen duten OÑARGIren linea guztiak. Urtero errebisio sakona egiten da ezustekorik gerta ez dadin. Ostegunarekin etorriko den abuztuaren 10ean, 15:00etatik 19:00etara ez da argirik izango. Argi mozteak, OÑARGI, herriko argia duten guztiei eragingo die: herri guneari eta hainbat auzotako etxe eta baserriei.

Iturria: Oñati Irratia