Brigada eta herri lanen arduradun lanpostua betetzeko deialdia egin du Udalak

2016/07/06
Udal langileei mugatutako lehiaketa berezi bidez beteko da

  Brigada eta herri lanen arduradunak, izenak ondo adierazten duen bezala, brigadako lan taldearen lana antolatu eta programatzen du. Gainera, udalerrian egiten diren obren exekuzio egokia ikuskatzen du eta behar denean, gremioak kontratatzeaz arduratzen da. Udaleko zerbitzuetako buruekin koordinatzen da bilerak egin eta elkarlana gauzatzeko, eta beharrezkoak diren materialak erosi edo horiek lortzeko proposamenak egiten ditu.

  Lanpostua behin behineko izaeraz bete izan da azken bi urteetan baina behin betikoz betetzeko helburuz, deialdia kaleratu du Udalak. Hori bai, deialdi mugatua, udalean lan kontratu finkodun langileei zuzenduta. Lanpostua, lehiaketa bereziz beteko denez, hautagaien antzinatasuna, norberaren gradu finkatuaren balioespena eta ikasketa titulu nahiz prestakuntza ikastaroak baloratuko dira. Egindako lanaren balioespena ere kontutan hartuko da. 

  Eskaerak egiteko epea zabalik dago uztailaren 19ra arte. Eskaera bakarra jaso da udal bulegoetan orain arte.

Iturria: Oñati irratia

Udal brigadako langilea plazan