Bost bilera ireki egingo ditu Sarek herritarrekin

2016/04/22
Card image cap
"Hartu trena!" ekimenaren berri eman eta herri mugimendua indartzeko elkarlanaz hausnarketa egin nahi da

  Oñatiko Sarek, maila nazionalean bultzatzen ari den Hartu Trena! ekimenaren berri zuzena eman nahi die herritarrei. Horretarako, bilera irekiak antolatu ditu datozen egunetarako. Sareren helburuak azaldu eta elkarlanerako aukera eta bide ezberdinak partekatu nahi dituzte.

  Bost bilera ireki antolatu dira: apirilaren 26 eta 27an eta maiatzaren 3 eta 4an, 19.00tatik 20.00tara. Eta zapatuarekin etorriko den apirilaren 30ean, 11.00tatik 12.00tara. Bilerak Sarek Eltzian duen egoitzan egingo dira. Sarekideei, bertaratzeko gonbidapen zuzena egin zaie baina halakorik jaso ez eta interesa duten gainontzeko herritarrei ere, bertaratzeko deialdia zabaldu da hedabideen bitartez. Hori bai, joateko asmoa dutenei jakinaraztea eskatzen zaie eta horretarako, mezua bidaltzea honako helbide elektronikora:  sareonati@gmail.com era.

  Sare, presoen giza eskubideen alde eta bake prozesuari bultzada emateko asmoz jaio zen. Hartu trena! ekimena berriz, Euskal Herriko auzo eta herriak zeharkatuko dituen elkartasun trena da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!