Bolumen handiko trasterik ez da jasoko datorren astean

2016/12/01
Ostegun gauetan izan ohi da zerbitzua Oñatin, baina datorren osteguna jai izaki ez da beteko

  Debagoieneko Mankomunitateak eskualde osoan martxan daukan bolumen handiko trasteak jasotzeko zerbitzuak ez du hondakinik bilduko datorren astean, Mankomunitatetik bertatik jakinarazi dutenez. Herriaren arabera, egun ezberdinetan jasotzen dira bolumen handiko trasteak baina, datorren astean, astearte eta osteguna jai egun izaki, abenduaren 5etik 9ra ez da traste zaharrak kalean jasotzeko zerbitzurik beteko.

  Trasteak atera aurretik, telefono zenbaki batera deitu behar da zelako trasteak eta herriko zein kaletara atera asmo diren abisua emateko. Baina telefono hori automatizatuta dago eta ez du pertsona batek erantzuten, erantzungailuak baizik. Horretxegatik, eta datorren astean bilketa zerbitzu berezi hau beteko ez dela jakinaraziz oharra zabaldu da Mankomunitateko Ingurumen Departamentutik.

Iturria: Oñati Irratia