Bizipoz programaren 7. edizioa eta jostailu truke azoka, aztergai izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2018/11/22
Card image cap
24 gai zerrendatu dira

  Bizipoz programa 55 urtez gorako herritarrei zuzentzen zaie, zahartzaro aktiboa helburu. Bizpahiru gai lantzen dira edizio bakoitzean. 7.a noiz egin eta zein gai landuko diren aztertuko da arratsaldeko bileran.

  Jostailu truke azoka ere, Gabonen aurreko urteroko hitzordua bihurtu da gurean. Bazterrean utzitako jostailuak eskaini eta berriengatik aldatzeko aukera ematen duen ekimena da, berrerabilera sustatuz. Ludotekak bideratzen duen ekintza hau nola eta noiz egin azalduko zaie gobernu taldeko kideei, gaurko batzarrean. Ez da izango ludotekari dagokion gai bakarra, bertan sortu diren zenbait gastu onartzea, eta Gaztelekuko beste gastu batzuk proposatuko dira arratsaldeko bilkuran.

  Kirolen arloan, Aloña Mendiko Txirrindularitza sailaren eskaera jorratuko da: Gabonetako ziklokros txirrindularitza lasterketa. Abenduaren 16an,  Urrutxuko zirkuituan egin asmo da, aurten ere.

  Gobernu taldearen asteko bilera 18:00tan hasiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!