Bitrina berriak jarriko dira autobus geltokietako markesinetan

2017/05/30
Zerbitzuen ordutegiak egoki ikusteko tamaina handiko bitrinak jartzea erabaki da

  Zazpi bitrina berri dira eskatu direnak eta bi asteren buruan jartzea espero da. Herriko autobus geltokietako markesina batzuetan ez dago bitrinarik eta dagoenetan ere, tamaina txikikoak dira eta jarri beharreko paper guztientzako ez dago lekurik edota irekitzeko zailak dira. Autobus zerbitzuaren ordutegia eskura izateak duen garrantzia kontutan hartuta, markesina guztietan bitrina berriak eta tamaina handikoak jartzea erabaki du udalak. Halako lanak egiten dituzten hainbat  enpresei aurrekontuak eskatu ondoren Zubi Plasten eskaintza onartu da. Aipatu zazpi bitrinak, 3380 €tan egingo ditu.

  Bitrina berriak hamabost eguneko epean jartzea aurre ikusten da. Bitrina berriak jarri arren, lehendik dauden lekuetan zaharrak ere mantenduko dira eta behar denean, informazio osagarria jartzeko lekua izango da.

Iturria: Oñati Irratia