Bilduko udal taldeak, 24 orduko itxiera eta baraualdiari hasiera emango dio.

2011/12/15
Euskal preso politikoen eskubideen aldeko txandakako mobilizazioaren lekukoa hartzen du.

  Tokiko gobernu batzarraren ondoren, Bilduko udal taldea plazara jaitsiko da eta 7 eta erdietatik 8etara egingo den elkarretaratzean parte hartuko du. Horrela,  euskal preso politikoen eskubideen alde herriko eragile ezberdinak egiten ari diren txandakako baraualdiarekin bat egingo dute.

  Baraualdia ez ezik, Bilduko udal ordezkariek, 24 orduko itxialdia ere egingo dute udaletxean bertan.
Tarte horretan, bihar eguerdian kontzentrazio berria egingo dute plazan eta bihar arratsaldeko elkarretaratzean ere parte hartuko dute.

  Hala erabaki zuten pasa den hileko Osoko Bilkuran, euskal presoen eskubideen aldeko mozioa onartzerakoan.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!