Bihar goizean, ur mozketa izango da Murgia, Berezao eta Lezesarri auzoetan.

2012/07/02
Auzoak urez hornitzen dituzten deposituetan kontadoreak jartzen jarraitzen du Gipuzkoako urak enpresa.

  Arantzazu auzoa izan zen plangintza berezi honetan lehena. Pasa den astean Uribarriko deposituan egin ziren lanak eta bihar, Murgia, Berezao eta Lezesarriko etxe gehienak hornitzen dituen deposituan gauzatuko dira. Egitasmoa osatzeko beste bi deposituetan jarriko dira kontadoreak: Larraña eta Garagaltzakoan. Azken lan hauek datozen asteetan egingo dira baina oraindik ez da eguna finkatu.

  Finkatuta dagoena eta ur mozketa izango duten baserri eta etxeetan dagoeneko jakinarazi dena Murgia, Berezao eta Lezesarri auzoei bihar eragingo dien hori da. Bihar goizean, 8:30etik 11:30era ez baitute urik izango.

  Hiru auzo hauek urez hornitzen dituen deposituan kontadorea jarriko da bihar, esan bezala. Biltegitik zenbat ur irteten den ezagutu eta kontrolatzeko tresna izango da.

  Inguruko depositua, Berezaon dago, Etxeberri baserritik goratxoago. Deposituan kontadorea jarri ahal izateko, hornidura eten egin behar da. Horregatik lanak egiteko aurre ikusten diren hiru ordutan ez da urik izango Berezaon, Murgian eta Lezesarri auzoetan. Mozketak, 3 auzo hauetako etxe gehienei eragingo die baina ez guztiei. Horretxegatik, ur mozketa izango duten etxe eta baserri atarietan dagozkien jakinarazpenak jarri dira.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!